Metal txiro

Metal txiro izen arrunta taula periodikoaren p blokean dauden elementu kimiko metalikoei ematen zaie. Beren urtze-puntua eta irakite-puntua trantsizio-metalena baino baxuagoak izan ohi dira eta beren elektronegatibotasuna altuagoa, eta bigunagoak izaten dira. Metaloideen lerro berean daude, baina haietatik bereizten dira irakite-puntu askoz altuagoa dutelako.

"Metal txiro" terminoa ez da IUPAC-ek onartutako nomenklatura. Talde honek aluminioa, galioa, indioa, eztainua, talioa, beruna eta bismutoa barne hartzen ditu. Zenbaitek germanioa, antimonioa eta polonioa ere sartzen dituzte taldean, baina gehienetan metaloide gisa sailkatzen dira. 133tik 116rainoko elementuek ere segurasko metal txiroen ezaugarriak edukiko lituzkete; hala ere, oraindik horien kantitate urrriegiak sintetizatu dira beraien ezaugarri kimikoak ezagutu ahal izateko.

13 14 15 16 17
B
Boro
C
Karbono
N
Nitrogeno
O
Oxigeno
F
Fluor
Al
Aluminio
Si
Silizio
P
Fosforo
S
Sufre
Cl
Kloro
Ga
Galio
Ge
Germanio
As
Artseniko
Se
Selenio
Br
Bromo
In
Indio
Sn
Eztainu
Sb
Antimonio
Te
Telurio
I
Iodo
Tl
Talio
Pb
Berun
Bi
Bismuto
Po
Polonio
At
Astato

Developed by StudentB